XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) berriz ere idazkuntza konprometatu bihurtzen da, hemen idazlea mugaturik aurkitzen da gizartearen egoera erreala dela medio, ez iraganetiko jarauntsitako konbentzionalismo hutsengatik.

Barthesek bereziki azpimarratzen ditu funtsezko eginkizuna duten bi prozedura: passé-simple eta singularreko hirugarren pertsona.

Bi konbentzioek literaturaren izaera fikziozkoa erakusten dute.

Passé-simple aldia ez dago frantses mintzatuan eta oroitzapen narratuaren erreferentzia soila egiten du, hau da, literaturaren izatearena berarena.

Prozedura hori naturaltasun handienaz bizi izaten denean, egiantzekotasun printzipio bat dela ohartu ere egin gabe, hau da, idazlearen eta gizartearen arteko hitz-itun bat, literatura objetu mitologiko gisa kontsumitzen da.

Flaubert izan zen gertakari horren kontzientzia hartzen eta manipulatzen lehena.

Haren idatziak hitz-joko zail batez artikulaturik daude.

Funtzio hori berori burutzen du nobelako hirugarren pertsonak (bera); sortze-lana Historiarekin edo existentziarekin lotzen du, hori ere hitz-itun da.

Nia idazkuntzan sartzeak ezbaian jartzen du idazkuntza, Prousten obraren kasuan bezala; Barthes bi pertsonen konbinazio bat egitera iritsiko da: Roland Barthes, Maitasun-diskurtso baten zatiak.

Idazkuntzak, aho-hitza sartu eta literaturako mekanismo formalekin (passé-simple eta hirugarren pertsona) jokatzen duen hizkuntzako lan gisa, literaturaren benetako izaera linguistikoa agerian jartzeko aukera ematen dio eta horrela bere krisia eta errealitatea erakustekoa: hatzaz seinalatzen den maskara bat da.

2. Lengoaiaren kontzientziak bigarren ahalbide bat sortzen du: haren desintegrazioa.

Hitz poetikoa orain isiltasunean ezkutatzen da eta literaturaren heriotza kantatzea besterik ezin du egin.

Mallarmé-ren kasu enblematikoa da, (...)